XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
¿Eta ez diot erantzun Azpeiti'tik onera guchienez zortzi ordu badaudela?.
URR. Ez dio ajola gizona.
Minutu bat garrengo emen dezu.
BAS. ¿Minutu bat garrengo? ¿Uste aldu nere nagusia chimistaren bat dala?.
URR. Ba, ba, ba... Emendik juan nai ezpadezu zeladorearengana nua... (
BAS. Ai beza, ai beza... Bego, bego (
Eman egin biarko diot peseta eta ikusiko degu zer izkera-modu dan zorioneko tilifono edo istrumentu ori.
Tori, tori peseta (
URR. Tira, zure nagusiari deitzera noa.
¿Izena nola du?.
BAS. Don Juan Tibursio Aizpuru.
URR. Azpeitia... (
AZP. ¿Zer da?.
URR. Emen dago Agustin Bizkarrondo bere nagusi don Juan Tiburzio Aizpurua'rekin itzegin nayaz.
AZP. Ia bada ordu bete bera ere orren zai emen dagoala.
URR. (
Atoz, jarri zaite emen, eta onoko istrumentu au arzazu... neronek ipiñiko dizut buru ta belarrian.
BAS. (
URR. Bai gizona, bai; au gabe ezin entzun dezakezu. (
BAS. Baña, ¿non dala diozu nere nagusia?.
URR. Or gizona, or; telefonuan.
Tira, itzegizu, ta emendik iru minutura emen naiz berriz ere (
NAG. (
BAS. ¿Baña non dago beori?.
NAG. Emen gizona, emen.
BAS. ¿Nun ordea? (
NAG. Emen nagoala istrumentuan.